XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik ere hoztuta A. Irastorza. Ordizia.

Izotzen ondorioak atzo ere sentitu ziren ferian.

Aurreko astean baino saltzaile gehiago etorri arren baserritar askok bere baratzak galdu ditu.

Atzokoan ere arkume asko izan genuen.

Nahiz eta erosle ugari etorri, dena ez zen saldu.

Salneurriak beheraka egin zuen, gehiena 500 pezetetan kiloko salduz, zerbait 515ean eta 525ean.

Untxiak, berriz, gora jo zuen, 250-260tik 275era.

Bi antxume ere saldu ziren 500 pezetetan.

Ehiztariek oilagorra eskaini ziguten, 1.600-1.700 edo 1.800 pezetetan bakoitza.

Aurreko astean bezala gamuza izan genuen, kilo inguru, eta 500 pezeta eskatzen zuen kilo horrek.

Barazkietan bertako kiwia izan genuen protagonista (120-135 pezetetan bakoitza).

Misperoaren salneurriak merkatu egin zuen eta 250tik 200era.

Bertako piper gorria eta berdeak desagertu dira.

Bainak eta tomateak berriz oraindik ere badaude, ibernaderokoak izan arren.

Kanpoko gaietan aldaketa bat bakarrik izan genuen mahats beltza desagertu bait da.

Arrain mota gehienek gora egin dute.

Gorakada handienak legatzak eta medianak izan zituzten, legatza 1.760tik 1.930era eta medianak 1.300etik 1.450-1.620era.

Bertako gaiak Abereak: arkumea 500-515-525; antxumea 550; untxia 275; oilaskoa 400-425.

Ehiza: oilagorra 1.700-1800 bakoitza.

Perretxikoak: gamuza 500.

Gaztak: behiena 550 600; ardina berria 1.100-1.300; ardina zaharra 1.000-1.200.

Arraultzak: baserrikoak 165-175, granjakoak hirugarren kategorikoak 115-120; bigarrengoak 140; aurrenengoak 150; extra 160 eta super 175.

Barazkiak: azelga 25-50; atxikoria 60; baratxuria 25-30; babarrun zuria 300; babarrun gorria 400-490; urrak 300; aza 60-75; borraja 40-60; gaztaina 120-150; tipula 25-30; bruselako aza 100; azalorea 100; eskarola 400; espinaka 40; baba txiki 130-200; kiwia 120-135; letxuga 40-60; sagarra 100-150; misperoa 200; intxaurrak 350-400; patata 40-50; udarea 100-150; porrua 75-80; tomatea 200; baina 250; azenarioa 40-75.

Kanpoko gaiak Aguakate, 380 baratxuria 15-20; kalabazina 240; tipula 50-70; azalorea 70-100; kiwia 40-60, letxuga 50-70; limoia 85; mandarina 70-100; sagarra 50-120; meloia 80-90; laranja 40-90; patata 32; udarea 75-100; banana 180-240; piper berdea 150-190; piper gorria pikokoa 90-120; piper gorria bola 80-100; banana 180-200; porrua 110-130; tomatea 100-125; mahats zuria 170-190; baina 170-200 zuria 80; alkatxofa 200-240; baratxuri freskoa 125; gaztaina 100-120; kardoa 175-250; bruselasko aza 120-150.

Arraina eta itsaskiak: almeja 2.000-2.300; antxoa 680; antxoila 820; makailaua moztuta 1.000; kariokila 1.020; txitxarroa 320-480; txipiroia 870; makailaua xerra 940; liba xerra 740; oilarra 780, ganbak 1.600; langostinoak 2.000-2.300; lenguadito 1.340; maruka moztuta 700; mediana 1.450 eta 1.620; muskuilua 220; legatza 1.930; palomita 780; perloia 500; peskadila 1.120-1.240; perlita 500; salmonetea 1.100; zapito 880; sardina 460 eta amurraina 650.